XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FREDERIK
Haren grasia gabetarik deuse ezpeitugu
Hoik egin ahal litzakenik ezta orano sortu.

XARLOTA
Huntarzun izigaria ezteikia igorri
gure alaba bakotxa hain umil eta maitagarri.

FREDERIK
Eztuzia uste ama ezkuntzeko heinian dela
hamasortzi urte badu gure artin dugula.

Sekula desplarik eman gabe eben ala ingurunin
Holako haur guti da edireiten mundin.

(Senpoi eta Sipoi eskele gaineka).

SIPOI
Prinze prinzesa nubliak Jinkuak egun hun duziela
Eta bizitze luze bat hanitx osagarriekila.

Egun huna jin niz zirela jauna zure lagunarekila
ahal dugia jakiten zure sortzeko seinala.

LENPOI
Hau duziela jaun anderiak Traversiako kuntia
armadetan duzu eta ait'ama nublen semia.

Hogeita bortz urte ditizu gorra gelturik kargian
Bate urguilurik sekula uken gabian.

XARLOTA
Urguilu gabe basira gure alaba ere hala da
Umilitatia da haren bertuteik handiena.